Larunbatean metroko laugarren lineak egin beharko lukeen ibilbidea irudikatuko du haren aldeko Metro linea 4 plataformak. Errekaldetik abiatuta giza katea egingo dute Zabalburu plazara. Metro Linea 4 osatzen duten auzo elkarte eta kolektiboek metroaren 4. linea “atzerapenik gabe” egiten hasteko galdegin dute. Bilboko hegoaldeko guneko auzokideak “historikoki alboratuta” daudela salatu […]

Gizakia korrika hobekien egiten duen animalietakoa da, baina petrolio merkearen aroan horrekin nahiko ez eta abiadura biziko hiper-mugikortasun eredu batean murgildu gara. Horren ordainak dira, neurri handi batean, aldaketa klimatikoaren mehatxua, kutsadura atmosferikoa, sonikoa eta espazio urritasuna hirietan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-005-Garraioa.mp3 Deskargatu hemen.

Bizkaiko garraio publikoan txartel bakarra erabili ahal izateko manifestua aurkeztu dute gaur goizean hainbat elkartek. Aspaldiko eskaria da, baina, Bilboko auzo elkarteen federazioak 2009an Garaioaren liburu zuria egin zuenetik egoera aldatu bada ere, gaur egun Bizkaian ez dago tarifa bateraturik. Esaterako Bilbon bidaia bera egiteko lau tarifa ezberdin daude erabiltzen […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak gune degradatuen txostena aurkeztu digu. Ertzetako auzoetan etxebizitzen egoera, irismena eta ekipamenduak aztertu dituzte. Gure degradatuen txostena Bilboko hirigintza planak kontutan hartzea nahi dute. Horretarako auzoz auzo dauden gabeziak aztertu eta proposamenak bildu dituzte txostenean. Gaurko saioan karmelo eta Aitziberrek txostenaren berri eman digute. Gure degradatuen […]

Asko eta denetariko autobideak ditugula esan behar dugu, baina gehienak ordaintzekoak dira. Bilbora joateko, Kantabriatik edo Asturiesetik ez, baina Donostiara joateko bai ala bai: are gehiago, Gipuzkoan aurten beste bi zatik bidesaria izango dute. Josu Larrinagak kontatu digunez, argi dago, Diputazioek eramanda, oreka falta dagoela eta, arlo pribatuan zein publikoan, […]

Mugikortasunaren Aste Europarra hilaren 16tik 22ra egingo dute Bilbon. Iñaki Barcenaren ustez, berriz, oso gutxi da Bilboko Udalak arlo honetan egiten duena, nahiz eta Bilboko datuak (autoaren erabilerari dagozkionak) hain txarrak ez izan. Arazo nagusia Bilboaldean dugu, egunero errepideak beteta baititugu horrek dakarren guztiarekin: kutsadura, zarata, erregai fosilen zarrastelkeria… Bukatzeko, […]