Aste Santua ate joka dugun honetan Gazteolako lagunak batu zaizkigu irratira. Oporretarako eskaintza bereziak prestatu dituzte, euskaraz Bilboko erdigunean jolasteko eta ikasteko. Batetik gaztetxoenentzat antzerki tailerrak antolatu dituzte eta bestetik euskara indartzeko ikastaroak ere prestatu dituzte beti ere ondo pasatzea eta gozatzearen helburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_gazteola_unai.mp3 Deskargatu hemen.

Gazteolak prest ditu Gabonetako egonaldi bereziak, etxeko txiki eta gaztetxoei euskaraz dibertitzeko, ondo pasatzeko eta bide batez, ikasteko aukera bat izan dezaten. Horregatik, eta egoerak uzten badigu GABONETAKO KANPUS bereziak antolatu dituzte. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei “Euskaraz jolasean” tailerra eskaintzen diegu, oporraldiko goizak era dibertigarrian emateko osagai guztiekin […]