Bilbok Deustuko elizatea anexionatu zuenetik 100. urtemuga betetzen dela baliatuz -1924ko urriaren 29an, Errege Dekretu batek Deustu desagertzea eta Bilboko hiribilduari atxikitzea ezarri zuen-, 1800 eta 1975 artean elizatea osatu zuten auzoen bilakaera historikoa jaso dugu Pedro Zuberogoitiak “Deustualdea” deituriko liburuan. Ibilbide horretan arlo politikoa, ekonomikoa, demografikoa, soziolinguistikoa eta hirigintzari […]