Deustualdea (1800-1975) Elizatea osatu zuten auzoen historia garaikidea aztertu du Pedro Zuberogoitiak

Bilbok Deustuko elizatea anexionatu zuenetik 100. urtemuga betetzen dela baliatuz -1924ko urriaren 29an, Errege Dekretu batek Deustu desagertzea eta Bilboko hiribilduari atxikitzea ezarri zuen-, 1800 eta 1975 artean elizatea osatu zuten auzoen bilakaera historikoa jaso dugu Pedro Zuberogoitiak “Deustualdea” deituriko liburuan. Ibilbide horretan arlo politikoa, ekonomikoa, demografikoa, soziolinguistikoa eta hirigintzari dagokiona jorratu ditugu. Amaierari dagokionez, berriz, data horretan jarri dugu Franco diktadorearen heriotzak etapa berri baten atea zabaldu zuelako Euskal Herriko hegoaldean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Errobik mende erdi ospatuko du Getxoko Muxikaberrin

ar. Aza 26 , 2024
Errobi taldeak Getxoko Iparra galdu gabe izeneko jardunaldietan parte hartuko du. Asteazkenean solasaldia izango da Muxikaberrin, taldearen zutabe diren hiru protagonistekin, Anje Duhalde eta Mixel Ducau musikariekin eta Daniel Landart abesti gehienen letra egilearekin. Aurkezle lanetan Laura Mintegi eta Miren Kareaga ibiliko dira. Ondoren Azaroak 30ean Muxikaberri kontzertua eskainiko dute. […]

Honekin lotuak