Errigoraren zazpigarren urteurrenez Agerraldia ekimena antolatu dute

7 urte betetzen ditu Errigora ekimena eta aurten berrikuntzak izango dira eskaintzan eta funtzionamenduan.

2012an sortutako proiektua Euskal Herritik jaiotzen den ekimen herrikoia da zeinean auzolana da erreminta nagusia. Haien helburua euskara ofiziala ez den tokietan eragina izatea da, hau da, Nafarroako hegoaldean.

Haien proposamenetan euskara ofiziala ez den lekuetan hizkuntza sustatzea eta Euskal Herriko produktuen kontsumoa erraztea da. Antolakuntzak askotan esan duen moduan, ezin dute ulertu bi proposamen hauek banaka, biak baitira ekimen berdinaren parte. Bi proposamen hauek izena daukate: alde batetik Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka daukagu. Urtero azaroan abiatzen den kanpainak darama izen hau. Honetan Ikastolen Elkartea, Zazpiak Bat, Sortzen eta AEK-ak parte hartzen dute eta 50 euroren truke Euskal Herriko hainbat produktuetaz osatutako otzara lortu ahal duzu. Hala ere, lehen esan bezala, eskaintzak berrikuntza egongo dira aurten.

Iker Ajuriagerra aritu da gurekin berrikuntzei eta ekimenaren ibilbideari buruz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hilabeteko greba iragarri dute itunpeko ikastetxeek

ar. Urr 15 , 2019
ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuko langileek hilabete irungo duen greba iragarri dute, Azaroaren 7tik Abenduaren 5era. Azken greba egunetik 5 hilabete igaro diren arren, Patronal zein Hezkuntza Sailaren arduragabekeriak eraginda, grebei jarraipena ematea beste erremediorik ez dutela iragarri dute. Sektoreko langileek, patronalaren jarrera hertsiak salatu dituzte, langileen aldarrikapenei erantzungo […]

Honekin lotuak