Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeko sektoreko eragileek agerraldia egin dute gaur Hezkuntza Lege berriak hitzuntza-ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean eskaera bateratua egiteko. Azpimarratu dute Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzaren sektorea estrategikoa dela herria euskalduntzeko prozesuan eta beharrezkoa dela abian jartzea belaunaldi beriei euskararen ezagutza egokia bermatuko dien euskarazko ikas eredu orokortua. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231030_Heldueneuskalduntze.mp3 Deskargatu […]

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikaste-eredu orokortua jaso dezala eskatzeko sinadura bilketa abiatu du euskalgintzak hezkuntzako eragile nagusiekin batera. Irailaren 12tik urriaren 15era sinatu ahal izango da eskaera, bi modutara: fisikoki, ikastetxeetan jarriko diren mahaietan, eta online www.euskaragehiago.eus webgunean. Euskalgintzaren Kontseiluak eta hezkuntza komunitateko eragile nagusiek euskarazko […]

Hezkuntza Lege-aurreproiektuaren zirriborroaz irakurketa kritikoa egin dute hainbat eragilek Durangoko azokaren testuinguruan. Katixa Agirre eta Imanol Epeldek irakurri dute manifestua. Argi adierazi dute legearen zirriborroak ez duela bermatzen euskal kultura zehar-lerro izatea, ez oinarrizko hezkuntzan, ezta beste hezkuntza-eremu batzuetan ere. Gaurko agerraldian adierazi dute proposamen zehatzak dituztela eta Hezkuntza Sailari […]

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako Bilbon, Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Hezkuntza Legeari ezezko borobila emateko. Ana Perez plataformako kidea izan da gurean. Ez dute bat egiten, zirriborroaren Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoarekin ere , ikastetxe publikoak eta itunpekoak egongo dira bertan. Beste ildo batetik jo behar […]

Irailaren 14an hezkuntza legearen aurreproiektua argitaratu zuten eta, hilabete bat egongo da ekarpenak egin al izateko. Hezkuntza Legea ahalik eta azkarren gauzatu nahi dutela agerikoa dela salatu du sindikatuak.  Sindikatua gogorarazi nahi izan du legea  ez dela sindikatu eta eragile sozialen parte hartzearekin landu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220921_hezkuntza_legea.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroaren 6an izango da Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Bilbon deitutako manifestazioa. Mobilizazioarekin indarrean dagoen hezkuntza sistema duala, eredu publiko eta pribatua diru publikoz finantzatzen dituena, gaitzetsiko dute. Plataformako kidea den Eli izan da gurekin, eta mobilizazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_EuskalEskolazHarro.mp3 Deskargatu hemen.