Euskal Eskola Publikoaz Harro taldeak Hezkuntza Legearen kontrako manifestaziora deitu du larunbaterako

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako Bilbon, Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Hezkuntza Legeari ezezko borobila emateko. Ana Perez plataformako kidea izan da gurean. Ez dute bat egiten, zirriborroaren Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoarekin ere , ikastetxe publikoak eta itunpekoak egongo dira bertan. Beste ildo batetik jo behar dela uste dute, eskola publikoa sistemaren benetako ardatz izan dadin, gizarte kohesioa eta berdintasunezko hezkuntza euskaldun bat lortzeko. Plataformak hogei eragile baino gehiagoren izenean hitz egin du. Hain zuzen, taldean daude, besteak beste, zenbait herritako hezkuntza publikoko taldeak, EHIGE, Heize, Ikasle Abertzaleak, Ikama, Steilas, CCOO eta ESK. Hezkuntza Legeak eskola publikoa defenda dezala dute xede, eta salatu dute irailean publiko egin zuten aurreproiektuaren lehen zirriborroa ez doala bide horretatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Hezkuntza Itunak hausturarako bidea hartu du

az. Aza 2 , 2022
Hezkuntza Legea izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia saioan, Bilbo Hiria, El Salto Radio, Argia eta Hordagon arteko elkarlanean. Horretarako, Nagore Iturrioz STEILAS sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu dugu, lege-proiektuaren zirriborroa eta eskola eredu duala betikotzearen aurkako mobilizazioen inguruan. Ondoren, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarraren bozeramailea Miren Gorrotxategi izan da gure galderen hartzailea, eta […]

Honekin lotuak