Azaroaren 6an izango da Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Bilbon deitutako manifestazioa. Mobilizazioarekin indarrean dagoen hezkuntza sistema duala, eredu publiko eta pribatua diru publikoz finantzatzen dituena, gaitzetsiko dute. Plataformako kidea den Eli izan da gurekin, eta mobilizazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Euskal musika munduan aspaldi ezagun dugun emakume batek irekiko du gaurko saioa. Afrika Bibang du izena eta bere ibilbidea zabala eta oparoa da. Orain disko txiki batekin datorkigu, txiki 4 abesti baino biltzen ez dituelako, baina handi bertan dagoenagatik. EP honen izena Ispiluaren Aurrean da, eta bertatik pare bat abesti. […]