Azaroaren 6an izango da Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Bilbon deitutako manifestazioa. Mobilizazioarekin indarrean dagoen hezkuntza sistema duala, eredu publiko eta pribatua diru publikoz finantzatzen dituena, gaitzetsiko dute. Plataformako kidea den Eli izan da gurekin, eta mobilizazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_EuskalEskolazHarro.mp3 Deskargatu hemen.

Ekainaren 3an, Igandean,  ospatuko da Lekeition Euskal Eskola Publikoaren aurtengo festa “Zapran gagoz” lelopean. Zapran gagoz arrantzaleek erabiltzen duten esamoldea arrantza zorte ona izaten dutenean erabiltzen da, egun Lekeition asko erabiltzen den esamoldea da. Eskola publiko Euskal Herriko hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela azpimarratu dute gaur jaiaren aurkezpenean. Iganderako […]

Martxoko greba egunean ohartarazi zuten sindikatuek, Eusko Jaularitza murrizketen politika alboratu eta negoziatzera eseri ezean mobilizazio gehiago etorriko zirela. Sindikatuak grebara doaz gaur eta datorren astean. Maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen dute unibertsitatez kanpoko hezkuntza publiko irakasle, Heziketa Bereziko langile, sukaldari eta garbitzaileak eta Haurreskolak partzuergoko hezitzaile […]

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan greba dute gaur ELA, LAB eta Steilas-ek, ‘Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki’ lelopean. Steilas sindikatuko Ana Perez izan da gurean. Manifestazioak eguerdian hasiko dira hiriburuetan. Gehiengo sindikala 2008-2009ko ikasturtea jarri du erreferentzia gisa hezkuntza publikoaren kalitatearen gainbehera islatzeko. Ordutik, administrazioek bi ardatzetan egin dituzte […]