IBAIZABAL: Gaur beste greba bat hezkuntza publikoan

Martxoko greba egunean ohartarazi zuten sindikatuek, Eusko Jaularitza murrizketen politika alboratu eta negoziatzera eseri ezean mobilizazio gehiago etorriko zirela. Sindikatuak grebara doaz gaur eta datorren astean. Maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen dute unibertsitatez kanpoko hezkuntza publiko irakasle, Heziketa Bereziko langile, sukaldari eta garbitzaileak eta Haurreskolak partzuergoko hezitzaile eta langileak. Steilas, ELA eta LAB sindikatuon ustez, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea eta honek guztiak egungo hezkuntza publikoan eta haur eskoletan sufritzen ari garen egoerari buelta ematea. Ana Perez Steilaseko kideak eman dizkigu gaurko grebaren inguruko xehetasunak eta egoeraren berri.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Macronen agintaldiaren hasiera aztergai

ar. Mai 16 , 2017
Beste behin Frantziara begira jarri gara, atzo bertan ikusi genuen Emmanuel Macron Angela Merkelekin batera.H arrera abegikorra egin zion Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Emmanuel Macron Frantziako presidenteari atzo Berlinen. Edouard Philippe eskuindarra izendatu du Macronek Frantziako lehen ministro. LRko diputatuak eta botoak bereganatu nahi ditu ekainera begira. Guzti horiek aztergai […]

Honekin lotuak