Zientzialari saio honen jarraitzaileek honezkero badakite Miren Bego Urrutia gurera datorren guztietan animaliei buruz jarduten dugula berarekin. Gaur, esaterako, animalien hibernazioa izango da solasgaia. Animaliek zergatik eta zertarako hibernatzen duten ikusiko dugu, alde batetik, eta hartzaren lozorroaldia ere tratatuko dugu, bestetik. Gainera, azken minutuetan pinguino enperadorearen kasu berezia aurkeztuko dizuegu. […]