Urria dakargu oparo: sariz, argitalpenez eta azokaz josia. Martxaren lehen urratsak eman ditzagun gozamenez. Bizi, irakurri, eta izan zoriontsu. VIII. mendeko olerki batekin abiatu dugu gaurko saioa, Li Bai handiarena. Erromatarrez eta Greziarrez beste, Txinan ere Horazioren carpe diem edo “oraina profitatu” leloari jarraitzen zionik ere bazela egiaztatzeko balio izan […]

Axular-en Gero 400 ahotsek irakurri ostean Joan Antonio Mogelen Peru Abarka etorri zen ondotik eta, oraingoan, klasikoen ildotik jarraituz, Linguae Vasconum Primitiae irakurriko dute Klasikoen Irakurketa Jarraituaren ekitaldian. Bernart Etxepareren lehen euskarazko liburua aukeratu dute Bilbo Zaharra euskaltegiko antolatzaileek ahoz goran irakurtzeko Arriagan. Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 14.aldia da oraingoa, eta […]

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ eleberriaren gaineko jardunaldiak eta irakurraldi jarraitua egingo dute.1994. urtean argitaratu zuen Lertxundik ‘Otto Pette’. Obra honetan, Edi Aroko fikzio bat aurkezten du idazleak, non Otto Pette pertsonaia nagusiak arrotz baten bisita jasoko duen: ezegonkortasuna ekarriko du arrotzak Otto Petteren bizitzara, bere etxean […]