“Linguae Vasconum Primitiae” irakurriko dute ekainean Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako irakurketa jarraituan

Axular-en Gero 400 ahotsek irakurri ostean Joan Antonio Mogelen Peru Abarka etorri zen ondotik eta, oraingoan, klasikoen ildotik jarraituz, Linguae Vasconum Primitiae irakurriko dute Klasikoen Irakurketa Jarraituaren ekitaldian. Bernart Etxepareren lehen euskarazko liburua aukeratu dute Bilbo Zaharra euskaltegiko antolatzaileek ahoz goran irakurtzeko Arriagan. Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 14.aldia da oraingoa, eta klasikoenetan, klasikonari heldu diote antolatzaileek aurten

Bitartean, gaurtik etzira, Xabier Amuriza bertsolaria eta Korrontzi folk musika taldea arituko dira moldearen dibulgazioan. Patri Urkizu eta Iñaki Aldekoa aditu eta unibertsitateko irakasleek, berriz, Linguae Vasconum Primitiae zer egoeratan sortu zen azalduko dute. Azkenik, ikuskizun batekin bukatuko da Bilbo Zaharra foruma; Itxaro Bordak egingo du maila teorikoari dagokion ekarpena, eta Ibon RG-k, berriz, alderdi musikalari dagokiona.

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Espainiako Gobernuak bizkar eman die ostera ere Europako Kontseiluaren gomendioei

ar. Mar 2 , 2021
Europako Kontseiluak Euskalgintzaren Kontseilura jo du Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruz Espainiako Gobernuak egin duen txostenaz iritzia eskatzeko. Bada, Kontseiluak ondorioztatu du Europako Kontseiluaren gomendioak bete gabe jarraitzen dutela: justizian eta eta administrazioan, batez ere. Kontseiluak iritziarekin txostena igorri du Estrasburgora. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izan […]

Honekin lotuak