‘Otto Pette’ren 25. urteurrenean irakurraldi jarraitua egingo dute ostegunean

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ eleberriaren gaineko jardunaldiak eta irakurraldi jarraitua egingo dute.1994. urtean argitaratu zuen Lertxundik ‘Otto Pette’. Obra honetan, Edi Aroko fikzio bat aurkezten du idazleak, non Otto Pette pertsonaia nagusiak arrotz baten bisita jasoko duen: ezegonkortasuna ekarriko du arrotzak Otto Petteren bizitzara, bere etxean arrotz sentitzera eramateraino. Orain 25 urte argitaratu zuen Anjel Lertxundik ‘Otto Pette’ eleberria eta efemerideari lotuta hainbat ekitaldi ari dira antolatzen. Gaurtik hasita, Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, eleberriaz gogoetatuko dute hainbat idazlek eta ekainaren 6an obra klasiko honen irakurraldi jarraitua egingo da Arriaga antzokian. Jardunaldiak gaurtik asteazkenera bitartean egingo dira. Hasteko, ‘Otto Pette ene bihotz-begietan’ solasaldia eskainiko du gaur Pako Aristik eta ostean Jon Alonso ariko da, ‘Metafora zen erresuma haren izena’ izendatu duen solasaldian. Asteartean ‘Otto Petteren irakurketa gaurkotua’ izango du hizpide Tere Irastorzak eta gero Garbiñe Ubedak hartuko du hitza, ‘Ziztada bat’ mintzaldiarekin. Anjel Lertxundi bera izango da solasaldiak itxiko dituena, asteazkenean. ‘Otto Pette: Hilean bizian bezala’ saioarekin. Hitzaldi guztiak 19.00etan hasiko dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Ramon Llull, Josep Maria Sala-Valldaura, el gegant del Pi

al. Eka 3 , 2019
El gegant del Pi ara balla ara balla, el gegant del Pi ara balla pel camí. En Ramon Llull ara viatja ara viatja, en Ramon Llull ara viatja pel Marenostrum. En Josep Maria Sala-Valldaura ara escriu ara escriu, en Josep Maria Sala-Valldaura ara escriu pels Països Catalans. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190509-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak