Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin dute. Noemi Etxabarria eta Itsasne Nuñez ELAko eta LABeko kideek adierazi dutenez, 4200 langile daude mobilizazioetara deituta. Greba urriaren 29an izango da Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201020_osakidetzako%20azpikontratak.mp3 Deskargatu hemen.

Urriaren 19an ospatzen da bularreko minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko eguna, Munduko Osasun Erakundeak antolatuta. Egun honen helburua jendartean gaitzaren gaineko oharmena eragitea da, eta bide batez, diagnostiko eta tratamendu egoki eta eraginkor gehiago eskuratzea. Bilboko Udalak, beste urte betez, bat egin du ekimen honekin.  Gainera, babesa agertzeaz gain, eskerrak eman […]

Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra, gure irratian ezaguna da dagoeneko. Hainbat disko plazaratu ditu orain arte, berriena pasa den urtean kaleratu zuen ‘Bost’ izenekoa. Duela bi aste Musika Bulegoak emandako saria jaso zuen. Ostiralean kontzertua emango du Leioako kultur Leioan. Aukera ederra berarekin hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201015_xabi_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.

Iñaki Lasagabasterrek eta Amaia Goirigolzarrik aurkeztu duten dokumentua 200 legelarik baino gehiagok babestu dute. Hauek estatu osokoak dira, ideologia askotakoak eta hainbat lekutakoak. Halaber, egungo espetxe-politika legez kanpokoa dela eta oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituela salatu dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201014_sare.mp3 Deskargatu hemen.  

Aiko Dantza Taldeak aikoeskola.eus jarri du martxan, dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala. Aikok hamabost urte daramatza dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean lanean. 2020/2021 ikasturtean, aldiz, aurrez aurreko klaseak eten egingo ditu aldi baterako, osasun agintariek emandako aholkuak betez. Hala ere, pandemiak ez dizkie hankak gelditu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201006_Aiko_klasea_onliune.mp3 Deskargatu hemen.