2003an egindako ekintza baten ondorioz sortutako obra da ‘Zulo Beltzen Geometria’. Izan ere, historiaurreko leize-zulo batean egindako esku hartzea du abiaburu. Ibon Aranbarri da obra honen egilea, tradizio formalistaren eta kontzeptualismoaren arteko prestakuntza jaso zuen oihartzun handiko euskal artista. Leize-lorako sarbidea sei metroko diametroa zuen egitura modular lau eta opaku […]

Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera izango da Bilbon beste urte batez BBK Mendi Film zinemaldian. Aurtengo edizioa Bilboko BBK-n aurkeztu dute Eduardo Martínezek eta Jabier Baraiazarrak, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako presidenteak eta zuzendariak. Baraiazarrak aurreratu duenez, 57 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201123_mendifilm.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur egitarauak Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Halaber, euskal sortzaileak eta euskal sorkuntzak plazaratzea eta jendeari hauek ezagutzeko aukera emateaz ere arduratzen da ekimena. Emanaldi guztiek euskara izaten dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira […]

Azaroaren 17arekin batera greba deialdia egin du ELA sindikatuak. Kalera atera dira Hego Euskal Herriko ehunka langile zaintza “publikoa, duina, unibertsala eta doakoa” aldarrikatzera. Zaintza gehienak “pribatizatuta edo merkantilizatuta” daudela salatu du sindikatuak. Halaber, sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela adierazi du. Maite Leizegik zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan […]

Bilbo zaharreko bihotzean kokatuta dagoen Sehaska etxea Ricardo Bastida arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen 1914an , eta geroago, 1939an, eraberritu egin zuen. Diru publikoz egindako eraikin historiko hau auzoko emakume langileen beharrei erantzuteko eraiki zen, lanera zihoazenean haurrak uzteko tokia behar baitzuten. Nolabait esateko, langile klasearen beharrei erantzuteko eta hauen […]

Bilboko Yhon jauregian egin duten prentsaurrekoan egon dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Errigora, Durangoko Azoka, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta AEK eragileak. Orobat, herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte hartu dezaten eskatu dute. Euskalgintza geldirik ez dagoela, eta itolarriak itolarri, beste behin ere hainbat egitasmo doitzen dabilela ziurtatu du […]

Kokapen geografiko eta errealitate soziolinguistiko ezberdina duten bederatzi gaztek euskara hutsean hitz egingo dute zortzi egunetan zehar. Hortan datza Gaztealdiak. Ekimenaren helburua euskararen erabilera determintzatzen duten faktoreak identifikatzea eta ikustaraztea da,  ondoren horien inguruan hausnatzeko eta determinante horiek guztiak Euskararen Herria eraikitze bidean jartzeko. Halaber, gazteek euskaraz bitzitzeko hautua egitearen […]

Igor de Quadrak zuzendutako ikuskizuna “Antigona” tragedia klasikoaren euskarazko bertsio libre eta garaikidea da. Horman Poster kolektiboko kideek aurreratu dutenez, antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Matxalen de […]