Esne-berbaz barik egiazkoakaz ei dator, “umeak, zoroak edo mozkortuak legez”. “Eskeptikrata”. Sinple, jakintza iturri oparoa, emari luzekoa. Hiru istorio kontatu dizkigu, egunotako covid-19ko giro pisua arinduz, argiz eta umorez, laurogeitatsu urteko Mexikotik euskaldun etorritako ume huraxek. Tentsioa askatu eta barre ere egin dugu. Eta oinarrizko ideia batzuk gogoratu. Beroa, ohea, […]

8 urtegaz etorri zen Mexikotik 1937an han jaio eta gerra osteko lehen urteak bizi eta gero. Aita ere osagilea (“osasuna, osotasuna, oso ona”) zen. Aita zenaren ildoari lotuz 100 urte bete dabez naturismoa zabaltzen, bion artean. Iris bitartezko diagnostikoan ere berezitu izan dira Bidaurrazagatarrak (“begia, barruko egia. Aurpegia, aurreko egia”). […]