Arriaga Antzokiak eta Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioak bat egin dute aurten ekimen berezi batean: Arriaga 200 egitasmoan. 2026ko urtarrilean konpositore bilbotarraren heriotzaren 200. urteurrena beteko da, eta, horren harira, ondarea, antzerkia eta musika uztartzen dituen programa zabala prestatu dute. Ibilbide antzeztuen bidez, publikoak Arriaga Antzokia barrutik ezagutzeko aukera […]
Juan Crisostomo de Arriaga
Juan Crisóstomo de Arriaga y Balzola (Bilbo, 1806 – Paris, 1826, 19 urte). Bilboko gaur egungo Alde Zaharreko Goienkalen jaio zen, 12. zenbakian, eta bere aita Gernika alboko Errigoitiko Arriaga baserritik zetorren, hortik bere abizena. Ama gernikarra zen eta izan zituzten 9 seme-alabetatik 5ek baino ez biziraun zuten, Juan Crisóstomo […]
