Juan Crisóstomo de Arriaga y Balzola (Bilbo, 1806 – Paris, 1826, 19 urte). Bilboko gaur egungo Alde Zaharreko Goienkalen jaio zen, 12. zenbakian, eta bere aita Gernika alboko Errigoitiko Arriaga baserritik zetorren, hortik bere abizena. Ama gernikarra zen eta izan zituzten 9 seme-alabetatik 5ek baino ez biziraun zuten, Juan Crisóstomo 8.a zelarik. Oso txikitatik bere familiak musika ikastera bultzatu zuen, izan ere, bere aita organista zen, bere anaia nagusiak hainbat instrumentu jotzen zituen eta bere amaren familiako kide batzuk musikariak ziren. Kristonako talentu eta gaitasun musikalarekin jaio zen baina bere aitaren irakaskuntzek eta Bilboko Done Jakue katedraleko musikari ezberdinen irakaskuntzek asko lagundu zioten. Haur prodijioa izan zen eta Bilboko garaiko gizartean umetan famatua egin zen bere biolin kontzertu eta konposizioei esker. Horregatik “Mozart euskalduna” bezala ere ezagutzen zaio, Mozart ere haur prodijioa izan zelak. Gauko saioan haren musikan bidaia egingo dugu.
Deskargatu hemen.

