Azken urteotan naturaren erdian bizitzearen onurak goraipatzen dituzten hainbat liburu argitaratu dira, basa bizitzaren epika defendatzen dutenak. Tesi hauen inguruko bi liburu nabarmendu ditugu: Edward O. Wilson biosoziologoak idatzitako Half-Earth (erdaraz Medio Planeta), bestea George Monbiot ingelesaren Feral, espainieraz Salvaje moduan itzulitakoa. Antzeko proposamenak dituzte biek: lehenak dio gure planetaren […]
kontserbazionismoa
Ekologismoaren hastapenetan koka dezakegu historian kontserbazionismoa edo basabizitzaren babeserako mugimendua. Hegaztien babesa, lehenengo natura erreserbak. Gune natural babestuen aldeko mugimendua XIX. mendean hasi zen, goiko klaseetako europar filantropo zenbaiten eskutik. Royal Society for the Protection of Birds izan zen lehenengoa, Ingalaterran 1889an sortua, eta WWF da egun arlo horretako elkarteen […]