Ekologismoaren hastapenetan koka dezakegu historian kontserbazionismoa edo basabizitzaren babeserako mugimendua. Hegaztien babesa, lehenengo natura erreserbak. Gune natural babestuen aldeko mugimendua XIX. mendean hasi zen, goiko klaseetako europar filantropo zenbaiten eskutik. Royal Society for the Protection of Birds izan zen lehenengoa, Ingalaterran 1889an sortua, eta WWF da egun arlo horretako elkarteen artean mundu mailan ezagunena. Bioaniztasunaren aldeko mugimendua da egun kontserbazionismoa, pestiziden aurkakoa. Ekologismoaren baitako beste korronte batzuen kritikak jaso dituzte kontserbazionistek, babestutako guneak bultzatuz, gizartea eta natura fisikoki banatzeko duten estrategiagatik.
Deskargatu hemen.
One thought on “HAUXE GURE LURRA: Kontserbazionismoa”