Bilboko aratusteei hasiera eman diote Bilboko Konpartsek, otsailaren 3an, Kafe Antzokian izandako Kopla Txikien txapelketarekin. Eta POTTO saioko kideak ere han izan ginen, POTOJORRAN bertso-eskolako lagunekin batera, lotsa barik kantuan eta dantzan taulagainean. Gaurko saioan, Bilboko gure Kafe Antzokian izandako Kopla Txikien txapelketaren berri eman dugu eta bertso-eguneko zenbait lagin […]