Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez […]
korrika 24
Igandean, Korrikaren amaieran, saio berezia egingo dugu elkarlanean Naiz Irratia, Bizkaia Irratia, 97 Irratia eta Bilbo Hiria Irratia-rekin batera. Beste behin ere, Korrikak auzolanean eta elkarlanean batuko gaitu, uhinen bidez azken kilometro hunkigarrien berri emateko. 12:30ean iritsiko da Korrika Bilboko Udaletxera. AEK-ko kideen eskutik helduko da lekukoa, eta jarraian mezuaren […]
24. Korrika, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren Igandean amaituko da. Martxoaren 19an abiatu zen Atharratzetik, eta Domekan Bilborairitsiko da, milaka eta milaka lagunen ahaleginari esker, lekukoa eskuz esku eramanez, euskararen aldeko konpromisoa berrituz. Bilbon, irakurriko da egunotan lekukoaren barruan bidaiatu duen mezu sekretua. Une sinbolikoa eta hunkigarria izango da, […]
