Bilboko Udalak Bilbao kultura WOW agenda aurkeztu du. Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Pabellon 6, Zirkozaurre, Euskalduna jauregia eta beste hainbat erakunde publiko zein pribaturekin elkarlanean egindako lan honek 2019ko kultur eskaintza bilduko du. Bilbo kultura anitzeko hiri bilakatu eta hau hiriko txoko guztietara zabaltzeko asmoa azpimarratu du alkateak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190130_Bilbao_Kultura_WOW.mp3 Deskargatu […]

Gaur ere Bizkaiko kultura agendari ekin dio Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko, datorren astean Sestaoko Txirbilenea gaztetxean ospatuko duten 3. urteurrena izan du hizpide. Gero, datorren astean ere eta leku berean, emakumeek antolatutako 2. Encuentros Ivaginarios izango direla esan digu. Eta bukatzeko, hilaren 21ean 7 Kaleetako Burtsan “Ouroporos” dokumentala komentatu du. […]