Urtea hasi denetik, lanean gertaturiko 53 heriotza zenbatu dituzte sindikatuek Hego Euskal Herrian; Iparraldekoak kontuan hartuz gero, 55era igotzen da kopurua, LAB sindikatuak bere webgunean duen zenbaketaren arabera. Atzo protesta egin zuten Bilboko kaleetan eta hitzez bakarrik ez, ekintzekin ere salatu dituzte patronal eta erakundeen jarduerak. Isilik egin dute plaza […]
LAB
Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen bataz besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko. Inkesta honen datuak aztertu ditugu Izaskun Garcia LAB sindikatuko zuzendaritzako kidearekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160712_hizpidea_izaskun.mp3 Deskargatu hemen.
Prekarietatea arazo sozial larria dela, langile guztien arazoa dela eta ekintza sindikala eraberritu behar dela nabarmendu du gurean Ainhoa Etxaidek, sindikatuko idazkari nagusiak. “Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz”; helburu horrekin datorren maiatzaren 28an LAB sindikatuak mobilizazio nazionala egingo […]
Atzo bildu zen eta sindikatu guztiek alde egin zuten. Osakidetzako egoera txarra da, lan baldintzak gero eta kaskarragoak dira, eta erabiltzaileek gero eta traba gehaigo dituzte, LABeko Iñigo Bilbaok kontatu digunez. Aste honetan itxialdiak egingo dituzte erietxe nagusietan eta urrirako mobilizazioak iragarri dituzte. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140916inigobilbao.mp3 Deskargatu hemen.
