ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, txorien migrazioari eta klima larrialdia migrazioan duen eraginari buruzko erreportajea. Bestalde, Danele Sarriugartek Yun Ping artista elkarrizketatu du; txinatarra sortzez, Eibarren hazia, adoptatua, eta emakumetik gizonerako trantsizioa egin du. Bukatzeko, Larrun hilabetekaria komentatu dugu, aktualitate bete-betean dagoen gaia: sare sozialak eta eskuin […]
larrun
Argia astekariaren zenbaki berria aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. 2455. zenbakiaren azalean “Euskahaldunok”, Korrika 19 eta euskaldunon egoera. Diagonal egunkariaren 10. urteurrena ere izan dute aztergai, eta Termometroan beste bi artikulu: alde batetik Biomasa Aramaion eta bestetik Iparraldeko bozak. Bukatzeko, Break “Gizonak eta feminismoa” Larrun gehigarriaren gaia komentatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
