Literatura hizpide eta adierazpide duen aldizkari berria da Lekore, eta ITU banda literatura taldearen eskutik dator. Aldizkariari buruzko elkarrizketa dakarren bideoa grabatu du Bilbon Topatu gazte proiektu komunikatiboak, aldizkariaren sustatzaileekin. Joan den urtearen amaieran kaleratu zuten 0. zenbakia, eta orain harpidetza kanpaina abiatu dute, gainontzeko zenbakiak ere etxean jasotzeko. Gazte […]