BIDEOA: Lekore literatura aldizkari gaztea harpidedun bila

Literatura hizpide eta adierazpide duen aldizkari berria da Lekore, eta ITU banda literatura taldearen eskutik dator. Aldizkariari buruzko elkarrizketa dakarren bideoa grabatu du Bilbon Topatu gazte proiektu komunikatiboak, aldizkariaren sustatzaileekin. Joan den urtearen amaieran kaleratu zuten 0. zenbakia, eta orain harpidetza kanpaina abiatu dute, gainontzeko zenbakiak ere etxean jasotzeko. Gazte literaturzaleentzako alternatiba izan nahi du proiektuak eta urtean hiru zenbaki argitaratzeko asmoa dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Turkiak ordezkari kurdu gehiago atxilotu ditu azken egunetan

ar. Aza 8 , 2016
Turkiara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Larunbatean HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu atxilotu zituen Turkiako Poliziak. Uztailaz geroztik, 180 hautetsi eta 300 ordezkari kurdu atxilotu dituzte, propaganda terrorista egiteaz akusatuta. Herrialdearen egoeraren azterketa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161108_Hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak