Gaurko saioa ireki duen urrezko kantak sekulako arrakasta izan zuen Ipar Afrika osoan. Egilea Youcef Boukella da eta kantuaren izena Salam da. Jarraian, Orchestre National de Barbès eta Gotan Project taldeak entzun ditugu. Euskal Herrian kultozko talderik egon bada, M-ak izan da horietako bat. Sailkaezinak, ausartak, aurrekoiegiak agian sasoi hartarako. […]