Abian eztabaida prozesuaren lekukoa hartuta, birfundatze prozesu betean sartu da Sortu. ‘Zohardia’ txostena aurkeztu dute, Sortu birfundatzeaz eztabaidatzeko. Maiatzean bukatu zen eztabaiden eta ondorioen prozesua, eta uztailean Gasteizen egindako Biltzar Nazionalean ekin zioten ezker abertzalea birfundatzeko lanari. Bi fase izango ditu egiteko horrek; birfundazio kongresura artekoa eta konferentzia politikoarena. Miren Zabaleta […]