“Joana Maiz” Yurre Ugarte eta Joseba Larretxek sortutako komikiaren protagonista dugu, berak uko egiten dio Euskal Historia kanonikoaz diharduen pelikula bat filmatzeari, etxetik kaleratzeko arriskuan dagoen amona bat jarriko du protagonista, erresistentzia da hartzen duen jarrera. Gaurkoa Yurre eta Joseba batu zaizkigu irratira. Erresistentzian bizi izateari buruzko gogoeta Dakar nobela […]

Gaurkoan Asisko Urmenetaren bisita izan dugu, ‘Eusklabo alaiak’ nobela grafikoaren aurkezpena egin digu. ‘Eusklabo alaiak’ parodia satirikoa da: ez du ezer asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Gaur egun Euskal Herriak  bizi duen egoera lasai eta erosoaren inguruko irakurketa kritikoa egiten du. Karikatura guk geuk diogu egin geure buruari. Umorezko terapiari […]

Adur Larreak Gabriel Arestiri buruzko nobela grafikoa egin du, Erroa argitaletxeak argitaratu duena, eta horri buruzko elkarrizketa agertzen da Berton aldizkariaren azken zenbakian. Erreportajeetan Santutxuko udaltegia eta “Nafar hegoaldeko uzta” jorratu dituzte. Ohiko sekzioak ere aipatu dizkigu Lur Mallea kazetariak:”Begoña ta euskerea”, “Inkesta”, “Kultura” edo “Irudi albuma”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151119solaslurberton.mp3 Deskargatu hemen