Bilboko auzo elkarteek, pentsionistekin  eta mugimendu feministarekin batera, protesta deitu dute ostegunean, martxoak 9, 19:00etan auzoetako Osasun Zentroen aurrean, Osakidetzan gertatzen ari diren murrizketak salatzeko asmoz. Euren hitzetan, osasungintza publikoa da osasunerako eskubidea baldintza berdinetan bermatzen duen bakarra, eta hori lortzeko gakoetako bat kalitatezko lehen mailako arreta dela, osasuna ardatz […]

Otsailaren 25ean, larunbatean, ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta SMEk antolatuta, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun sistema publikoa desegiten ari direla salatzeko. Eneko Pascual LAB sindikatuko  ordezkaria mintzatu da gurekin deialdiaren eta horren arrazoien inguruan. Osakidetza “gainbehera” doala ikusten dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean ez […]