Osakidetzaren defentsan kalera ateratzera dei egin dute Bilboko Auzo Elkarteen Federaziotik

Bilboko auzo elkarteek, pentsionistekin  eta mugimendu feministarekin batera, protesta deitu dute ostegunean, martxoak 9, 19:00etan auzoetako Osasun Zentroen aurrean, Osakidetzan gertatzen ari diren murrizketak salatzeko asmoz. Euren hitzetan, osasungintza publikoa da osasunerako eskubidea baldintza berdinetan bermatzen duen bakarra, eta hori lortzeko gakoetako bat kalitatezko lehen mailako arreta dela, osasuna ardatz duena eta kontsulta presentzialak denbora nahikoarekin egiten dituena. Gauzak horrela, hurrengo auzoetako osasun zentroen aurrean antolatutako mobilizazioekin bat egiteko deialdia egiten dute: Deustu, Uribarri, Otxarkoaga, Santutxu, Bilbo Zaharra, Alde Zaharra, Errekalde, Basurtu, Zorrotza eta Irala.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Mugimendu Feministak zainketen merkantilizazioaren aurka kalera ateratzera dei egin du #martxoak8

ar. Mar 7 , 2023
Bilboko Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du zainketen merkantilizazioaren aurka. Asteazken honetan, martxoaren 8a, Bilboko Mugimendu Feminista kalera aterako da “zainketen merkantilizazioa” salatzeko eta alternatiba gisa “zaintzarako eskubide kolektiboa” proposatzeko. Bilbon  egindako prentsaurrekoan, mugimenduak agerian utzi nahi izan du “gizonezkoen ihesa eta zainketen merkantilizazioa”, eta nabarmendu du “bizitzari eusten dioten zainketak […]

Honekin lotuak