Larunbatean Osakidetza defendatzera deitu dute sindikatuek

Otsailaren 25ean, larunbatean, ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta SMEk antolatuta, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun sistema publikoa desegiten ari direla salatzeko. Eneko Pascual LAB sindikatuko  ordezkaria mintzatu da gurekin deialdiaren eta horren arrazoien inguruan. Osakidetza “gainbehera” doala ikusten dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean ez dute antzematen borondaterik azken urteetan azaleratutako beheraldi hori konpontzeko. Gizarte osoaren auzia dela azpimarratu dute, ez bakarrik langileena, izan ere, erabiltzaileek ere gero eta zailtasun handiagoak dituzte Osasun publikoa erabiltzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Santander-Bilbao trenbidearen egoera kaotikoa dela salatu du beste behin trenbidearen aldeko plataformak

og. Ots 23 , 2023
Zer ari da gertatzen trenarekin? Galdera hori behin baino gehiagotan luzatu dute , Santander-Bilbao Trenaren Aldeko Plataformak aspaldi jarri ditu hainbat arazo mahai gainean, Santander-Bilbao trenbidearen egoera kaotikoa da. Egunero zerbitzu askotan gertatzen diren gorabehera guztiak (atzerapenak, autobusetara edo taxietara aldaketak, zerbitzuak kentzea…) baita bidaiariari arreta falta ere (edozein gorabeheraren […]

Honekin lotuak