NI zu bi mugimenduak preso gaixoen egoera salatuko du Bilbo.  San Antoneko, La Mercedeko, Arenaleko, Udaletxeko, Zubi Zuri, Pedro Arrupe eta Deustuko zubietan Ni Zu Bi herri martxoaren 19an, oseteguna, egingo du. Aipatutako zazpi zubietan kontzentrazioak egingo dituzte eguerdiko 12:00etan, ostera, Deustutik eta San Antonetik abiatutako manifestazioak, udaletxera heldu eta Buenos […]

“Prest gaude,  giza eskubideak konponbidea bakea”  lelopean larunbatean manifestazioa deitu du Sare herri plataformak. Aurtengo mobilizazioa berezia izatea nahi dute. Sare plataformaren iritziz, egoera eta momentu berri baten gaude. Gizarteak gatazkaren ebazpenean aurrera egiteko pausuak eman ditu ETAren armagabetzea egiaztatuz. Erakunde frantziarrak ere gaurko espetxe politikari irtenbide emateko pausuak ematen […]

Abokatutzako eta Osasuneko hainbat  profesionalek bat  egin dute Sarek deituta urtarrilaren 13an Bilbon egitekoa den manifestazioarekin, “arrazoi humanitarioak direla eta, eta zuzenbide justua ezartzea eskatzeko”. Legea “arma politiko” gisa eta “mehatxu egiteko” ez erabiltzea eskatu dute. Zaida Casales erizainak eta Felix Cañada abokatuak irakurritako adierazpenaren arabera, egungo legediak “dagoeneko beteta […]

Sare herri plataformak 0km kanpaina jarri du martxan eta ekainaren 17an Donostian egingo den ekitaldira joateko dei egin du. Inaxio Oiartzabelek larunbateko zehetasunak ekarri dizkigu. Ekainaren 17ko ekitaldia “jai girokoa eta aldarrikatzailea” izango dela iragarri du. Baina aldarrikatzailea ere izango da, Sarekoek uste dutelako giza eskubideak aintzat hartu gabe “demokrazia” […]

Bi egun baino ez dira falta Gasteizko kaleak aldarrikapenez betetzeko. Manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Arabako hiriburuan, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko.Oier Gomezen kasuak titularrak hartu ditu azken asteetan, baina badira oraindik larriki gaixorik dauden beste 12 euskal preso. Preso gaixoen egoeraz mintzatu gara gaurko saioan, Gotzone Lopez […]

Egoera ekonomiko zaila dutela jakitera eman zuten Sare herritarren plataformako kideak. 2015eko urtarrilaren 15ean polizia operazio bat abiarazi zuen Guardia Zibilak Sareren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta urte hartako manifestazioan bildutako 104.000 euro bahitu egin zizkioten. Operazio haren ondorioak nozitzen ari da oraindik ere Sare: orduan sorturiko zenbait zor […]

Gaixo dauden presoen egoerari erreparatu diote, eta gogorarazi dute libre behar luketen zazpi presok espetxean jarraitzen dutela, ez dizkietelako zigorrak batu. Zigorrak batzeko auzian presoen eskubideak urratu direla adierazi zuten txosten batean hainbat juristak, eta agiri hori Europako Batasuneko erakundeetara eramango du Sarek. Amets Martinez de Heredia izan da gurean. […]