NI zu bi mugimenduak preso gaixoen egoera salatuko du Bilbo. San Antoneko, La Mercedeko, Arenaleko, Udaletxeko, Zubi Zuri, Pedro Arrupe eta Deustuko zubietan Ni Zu Bi herri martxoaren 19an, oseteguna, egingo du. Aipatutako zazpi zubietan kontzentrazioak egingo dituzte eguerdiko 12:00etan, ostera, Deustutik eta San Antonetik abiatutako manifestazioak, udaletxera heldu eta Buenos Aires eta Plaza Biribila igaro ostean Arriaga aurrean amaituko da. Gaixotasun larriak dituzten presoen zerrenda luzatzen ari dela ohartarazi dute. Halaber, zerrenda horretako batzuk ziegetan hil direla salatu eta “zigorrean eta mendekuan oinarrituta” dagoen Justizia Penalak bere alderik “gordinena” erakusten jarraitzen duela ere salatu dute.
Deskargatu hemen.