Nora doa Ertzaintza? Galdera horri heltzen dio Ahoztar Zelaietak bere azken liburuan, Quo vadis, Ertzaintza? lanean. Kazetari eta ikertzaileak Ertzaintzaren azken urteotako bilakaera aztertu du, erakundearen barruko botere-borrokak, sindikalgintza, polizia-indarkeria, ustelkeria eta narkotrafikoa, ultraeskuinaren gorakada eta zaintza-teknologia berrien hedapena ardatz hartuta. Ertzaintza gizartean duen presentziagatik eta azken urteotan izan dituen […]