Ostegunean Eñaut Elorrietak Fantasia azken lana Arriaga antzokian aurkeztuko du. Gurekin izan da azken lan horren  ingurukoak kontatzen. Gainera Bilboko kontzertuan “Esna kanta”ren inguruko dokumentala estreinatuko dute. Arrigurikin batera sortutako ikus-entzunezkoa da, non Esna kantaren sormen prozesua biltzen duen. Kontzertuan diskoan parte hartu duten musikari batzuk izango dira Iban Urizar […]

Gaurko zine atalean Ane Urkiolak  sorkuntza prozesuaz (musika eta bertsolaritza) mintzo diren bi dokumental ekarri dizkigu. Biak ere sarean ikusgai ditugunak. Dardara Berri Txarrak taldearen Ikusi arte biran grabatutakoa eta Bertsolari, Asier Altunak zuzendutako dokumentala. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_ane_dardara_bertsolari.mp3 Deskargatu hemen.

Hatxe pianistak eta sortzaileak, Idoia Hernandezek biharren lana aurkeztu digu Panpin hautsien dantza deiturikoa. Lau kantuz osatutako EP bat da: Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustutzeko saiakera bat da disko hau. Askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin betetzeko nahi batetik abiatzen da. […]

Eskean Kristö taldeak lan berria argitaratu berri du, “Beste belaze batzuen gozoan” izenburua du hirugarren lan luzea lanak. Boskotean aldaketa egon bada ere Eskean Kristö rock and roll klasikoan jarraitzen du. Disko berriko kantuak ezagutzeko Pello eta Peoi batu zaizkigu Piperpolis-era. Eskean Kristören zigilua dakarte kantu berriek, baina taldekideek aitortu […]

Gabonetako Open Your Sormena azokaren bigarren edizioa ospatuko dute abenduaren 8an eta 9an, Deustuko Erriberako Open espazioan. Bertako sorkuntza eta diseinuaren bilgune, ikusgaitasun eta ahalduntzerako espazioa aldarrikatu nahi dute honen bitartez. Iaz egin zuten Gabonetako azoka honen lehen edizioa; ordutik hilabetero egiten dute, hileko bigarren zapatuan. Bertako kide den Ainhoa […]

Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan Itxaro Borda idazlea izan da. Bidai bat proposatu digu gaurko solasaldian, bidai bat lurraldean barna, hizkuntza eta sorkuntzan. Lurraldeak egiten du ardoa edo artoa egiten du, baita idazlea, Itxaro Bordak ez du ulertzen bere idazkera  bere lurralde gabe.  Literatura alorreko lehen urratsak 1982an eman zituen, […]

Fermin Etxegoienek gidatuta, solasaldia egin dute azokako azken egunean Harkaitz Canok eta Lara Izagirrek. Sorkuntza prozesuaren eta sortzaileen jardunaz, arazoez eta nahiez aritu ziren atzoko saioan. Bi zatitan jarri ditugu, hurrenez hurren, Etxegoienen, Canoren eta Izagirreren solasaldi osteko esanak eta solasaldia bera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-Fermin-Harkaitz-Lara.mp3 Deskargatu hemen. Solasaldia entzuteko: https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-solasaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Atzo aurkeztu zen Biba! Kulturaren aldeko ekarpena egiteko sortutako espazioa, Bilboko erronda kalean. Biba tresna gisa aurkeztu dute, espazio kulturala zabaldu eta euskal kultura herritarren eskura jarriko dituena. Aurkezpen ekitaldian ondokoek parte hartu dute, Bilboko kultur eragilez betetako Biba lokalean: Oihana Bartra, Lutxo Egia, Ruben Nieto eta Arma Bayer. Kultur […]