Musikariak ikastetxeetan egitasmoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan jarriko da martxan

Eusko Jaurlaritzak Musikariak ikastetxeetan ekimena jarriko du martxan  Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. . DBH 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleekin hasiko dira. Musikariek sorkuntza prozesuaren nondik norakoak aletu, beren ibilbideaz hitz egin eta kantaren bat edo beste joko dute, 40 ikasleko taldetan.Helburua ez da soilik musikariek eskola edo institutuetan kantu-saio batzuk eskaintzea. Programa honek formazio eta transmisio programa bat ere izan nahi du. Sortzaileek, musikariak kasu honetan, euren esperientzia eta lana aurkeztuko diete ikasleei, baina testuinguru baten barruan. Euskal kantagintzaren baitan kokatuko du bere esperientzia musikariak. Era honetan, ikasleek adibide partikular bat ezagutzeaz aparte, ezagutza global bat ere jasoko dute azken hamarkadatako euskal kantagintzaz. Ikasleak musika kultura oso batekiko esperientzia eta ezagutza jasoko du, erabat modu atseginean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaur hasiko da Gutun Zuria Azkuna Zentroan

ar. Mar 23 , 2021
Gutun Zuria, gaurtik martxoaren 27ra izango da Bilboko Azkuna Zentroan. Jakina den bezala, aurten, Buenos Aires, Habana, eta Casablancan izango du egoitza; bertako artistez gain, Euskal Herriko mugetatik haratago joango da eta. Gaur bertan arratsaldeko 18:00etan, iazko edizioa berreskuratuko da liburu kolektibo baten formatuan: “Saiakera hemen hasten da”.  Ivan de […]

Honekin lotuak