Fermin Etxegoienek gidatuta, solasaldia egin dute azokako azken egunean Harkaitz Canok eta Lara Izagirrek. Sorkuntza prozesuaren eta sortzaileen jardunaz, arazoez eta nahiez aritu ziren atzoko saioan. Bi zatitan jarri ditugu, hurrenez hurren, Etxegoienen, Canoren eta Izagirreren solasaldi osteko esanak eta solasaldia bera.
Gogoetaren plaza beste urte batez euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko tokia izan da. Atzo arratsaldean Andrazkoa plazan izenburupean lau emakume agertu ziren oholtzan: Iratxe Retolaza literatura kritikaria, Bego Montorio itzultzailea, Ane Labaka bertsolaria eta Olatz Beobide aktorea. Emakumeek zineman, literaturan, bertsolaritzan eta itzulpengintzan bizi duten egoera aztertu zuten. Lehenik […]