EKT: Itxaro Bordarekin bidaia lurraldearen barna, hizkuntzan eta sorkuntzan

Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan Itxaro Borda idazlea izan da. Bidai bat proposatu digu gaurko solasaldian, bidai bat lurraldean barna, hizkuntza eta sorkuntzan. Lurraldeak egiten du ardoa edo artoa egiten du, baita idazlea, Itxaro Bordak ez du ulertzen bere idazkera  bere lurralde gabe.  Literatura alorreko lehen urratsak 1982an eman zituen, Luzien Etxezaharretarekin elkarlanean, Maiatz aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1984an argitaratu zuen bere lehen liburua “Bizitza nola badoan” Harrezkero hainbat eleberri, narrazio eta olerki argitaratu ditu.  Hizkuntza ere izan dugu bidaide, euskara, baikor agertu da Itxaro, izan ere transmisioa eman da, nahiz eta inkesta soziolinguistikoek hori ez duten agertzen. Esku artean duen azken lanaz ere mintzatu zaigu, Maiatz aldizkariko hurrengo zenbakian argitaratuko den antzezlana.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #218

az. Api 5 , 2017
Aste honetan, Samsungeko aurkezpenaz aparte, Telegrameko deiak probatu eta pirateriaren aurkako neurriak aztertu ditugu, saioaren zati bat bideoz grabatu eta Youtuben jarri dugun lehenengo aldi honetan. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean218.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak