Iholdi-Oztibarre eskualdea bisitatu dugu POTTOn, Irulegi irratiko lagunen grabazioari esker. Suhuskunen urteroko zita du bertsoak urtarrilean, Ortzaizeko ikastolaren eskutik, eta 2024ko aurreneko hilean ere oparia ekarri: Amets Arzallus Nerea Elustondo Bonus Track: 2013ko BECeko #BTXN finalean Aitor eta Igor; oparien gerran, tximinian behera https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240130_potto_suhuskune.mp3 Deskargatu hemen.

Martxoaren asteko saioan, urtarrilera joan gara, “Delorean” auto partikularrean, eta urtarrilaren 28an, Suhuskuneko Herriko gelan izan zen bertso-afariaren ondorenak ekarri (aukeraketa diktatorialean). Ortzaizeko ikastolak antolatutako saioan, Sustrai Colina eta Jon Maia izan ziren kantuan, Irisarriko bertso-eskolako lagunen aginduetara. Prosa eta bertsoa uztartu zaleak garenez, Igor Galartza elkarrizketatu dugu Durangaldea Uztabarritzen […]