Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua” liburuaren aurkezpena entzungai

Azaroaren 23an, Elkarrekin esnatzeko ordua eleberri berria aurkeztu zuen Kirmen Uribe idazleak, Susa argitaletxearen eskutik. Zenbat Garako kide Xabier Monasteriok lagunduta, Uribek nobelaren nondik-norakoak azaldu zituen, Monasteriorekin solasean. Izen handiena baino, hain ezagunak ez diren jendeen historia kontatzen du Uribek liburu honetan. Hala, Agirre lehendakaria ez ezik, Gezala margolaria eta Manu Sota ere ageri dira bertan, baina Letamendi-Urresti familia da liburu honen erdigunea.

kirmen-aurkezpena3

Familia horren bidez, gerrak eragindako zoritxarrak, zerbitzu sekretuentzat egindako lanak eta jazarpenaren gordina agertu dizkigu Kirmenek nobela honetan. Txomin Letamendi eta Karmele Urresti bikotearen harremanaren bidez, gerra garaia, erbesteak, klandestinitatea, frankismoaren errepresioa eta  diktaduraren gau ilunean ETAren sorrera baldintzatu zuen testuingurua azaltzen dira.

kirmen-aurkezpena2

Astearteko aurkezpenean pasarte bat irakurri zuen idazleak eta Rafa Ruedak hainbat kantu tartekatu zituen, liburuan agertzen diren gaiekin lotutakoak. Monasterioren eta Uriberen arteko solasaldian. Ekitaldiaren amaieran, Letamendi eta Urrestiren hiru seme-alabak, Patxi, Txomin eta Ikerne, agertokira igo eta liburuan ez diren zenbait  pasadizo kontatu zizkiguten, hunkituta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Marejada de entrevistas!

og. Aza 24 , 2016
Neste Ireki Gaiola lembramos a maior tragédia ecológica acontecida na Galiza, temos oco pra actualidade, a agenda cultural  e contamos com tres das diretoras do filme colectivo Visións. Ademais, teremos  duas entrevistas mui esperadas: Familia Caamagno e Sés. Todo coa melhor música do nosso país. Ireki Gaiola honetan Galizian gertaturiko […]

Honekin lotuak