“Hiru geltoki lurrun” liburuaz Galder Perezekin

Gaurko solasaldian Galder Perez izan da gurean, argitaratu berri duen Hiru geltoki lurrun liburua izan digu hizpide. Susa argitaletxearen Ganbila sailean hiru antzezlan plazaratu berri ditu. Lurrun minezLau metrora eta Off the record obrak biltzen ditu liburuan. Hiru geltokira eramaten gaituen trena dakar liburuak, abiadura handiko dramak. Hiru testuak bata bestearengandik nahiko diferenteak diren arren, aldi berean gauza asko partekatzen dituzte: politika, intimitatea eta mina oso presente dago hiruretan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: A Whiter Shade of Pale, Nell eta Jim, The Everly Bros., Morricone, Vetiver, Patxuko Nice, Millie Small

ol. Uzt 17 , 2020
Gaurko urrezko kantua lege handiko urrearekin egina dago. 1967an Procol Harum Ingalaterrako taldeak arrakasta handia izan zuen A Whiter Shade of Pale (Zurbiltasun itzal zuriagoa) kantuarekin. Gary Brooker, Keith Reid eta Matthew Fisherren kantua da, eta J. S. Bach-en musikarekiko lotura agerikoa du. Gero, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg-en Je […]

Honekin lotuak