Igandean jokatu zen Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken kanporaketa Berriatuko frontoian, bertan Oihana Bartra bertsolariak lortu zituen puntu gehien eta finalaurrekoetarako txartela lortu zuen. Erlantz lankidea bertan zian zen eta bertsolarien balorazioak ekarri dizkigu. Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181106_erlantz_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.

Negu gorrian egonagatik, Bilbo Hiria irratiko estudioan uda beroa da nagusi, eta POTTO saioan ere aro horretarako saltoa egin dugu. Irailaren 1ean, Plentziako Antolin Deuna jaietako bertso-jaialdi mundiala izan dugu gozagarri. Lau maisu handi taulagainean, beste inon topatu ezingo duzuen dokumentua! Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza […]

… bitartez jarraipen zehatza egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketari, Apolo Elizondora hurbildu… eta Iosuk, zer? Bada, zoratu egin gaitu, sarritan bezala! Beno, gaurkoan Nafarroako txapelketako finalari erreparatu diogu, eta zenbait ale dakarzkizuegu guztion belarrien gozatzeko. Zorionak Julio! Eta biba zuek, gainontzeko zazpi zezenzko, Nafarroako bertsolaritza goi mailan jarri duzuelako! Ah!, […]