Udaberrian sartu gara, bedatsa edo primadera, Mikel Laboaren ahotsa entzun bitartean, udaberriari egindako aipamen batzuk gogoratu ditugu, loreak, maitasuna, kukua. Udaberriari lotutako irudiak dira, bizitza ernatzen den sasoia baita. Larrosaren koloreetatik abiatu gara Joseba Sarrionandiaren Sorterriko koplak entzunez, baina beste euskal autore batzuk aipatu ditugu halaber: Xabier Lete, Xalbador, Kirmen Uribe, […]

Pandemia dela eta, azkeneko bi udaberriak guztiz distopikoak izan dira, ezin okerragoak. Orain, oraindik udaberrian gaude eta ematen du txertaketekin amesgaizto honen bukaera ikusiko dugula aurten. Bitartean, udaberrria goraipatzen duten hainbat kantu ekarri dizkizuegu, eremu anitzetatik ikusirik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/soinugela/210520_soinugela_themetime_udabarria.mp3 Deskargatu hemen.   Udaberria (Allegro) kontzertua, Antonio Vivaldi, 1725. Swingtime in Springtime. […]

Editorialean udaberriaren etorrera iragarri dugu eta bere esanahiaz jardun dugu. Un cafè amb Clara Garcia atalean Esne Beltza taldea elkarrizketatu dugu. El calaix de l’absurd-en, lehengo tabernak oroitu ditugu eta eskola jantokiez mintzatzen amaitu dugu. La pàgina següent-en, hiru eleberri historiko gomendatu ditugu Aste Santurako. L’embruix a les tradicions atalean […]

Gaurko saioan azken hilabeteotan jasotako disko eta kantu berriez gozatu dugu. Anarik bere ibilbideko bosgarren lana aurkeztu berri du ‘Zure aurrekari penalak‘ deiturikoa. Bederatzi kantu berriz osatutako bidaia entzun dugu. Dantzarako tartea ere izan dugu Anai Arrebak taldearen ‘Zorte ona opa dizut‘ lanarekin. Saioa bukatzeko iparraldetik datorkigun Aguxtin Alkhat kantariaren […]