Piperpolis: Udaberriko doinu eta kantu berriak (Anari, Anai-arrebak, Alkhat…)

Gaurko saioan azken hilabeteotan jasotako disko eta kantu berriez gozatu dugu. Anarik bere ibilbideko bosgarren lana aurkeztu berri du ‘Zure aurrekari penalak‘ deiturikoa. Bederatzi kantu berriz osatutako bidaia entzun dugu. Dantzarako tartea ere izan dugu Anai Arrebak taldearen ‘Zorte ona opa dizut‘ lanarekin. Saioa bukatzeko iparraldetik datorkigun Aguxtin Alkhat kantariaren lehen lan luzea ezagutu dugu eta azkenik Kalakan hirukoteak aurkeztutako Elementuak izeneko lana entzun dugu. (Argazkia: Emezeta)

Saioa entzuteko klikatu hemen.

Anari: Zure aurrekari penalak-en teaserra

Anai-arrebak: Zorte ona opa dizut

Kalakan: Elementuak

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Maskilu kontserba-egitasmoa martxan dugu Zeberion

az. Mai 13 , 2015
Zeanuriko 15 baserritar gazte bildu dira Maskilu egitasmoa aurrera ateratzeko. Kontserbak ekoizten ari dira, sasoiko barazki, perretxiko edo fruituekin, era tradizionalean eginda. Zeberioko Nekazalgune programarekin lotuta, Maskiluren aurkezpena ekainaren 6an egingo dute, Gontzal Uribek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150512solasgontzaluribe.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak