Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eta Xabier Ugartemendia Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko idazkariak enplegu suntsiketa eta prekarizazioaren arazoak plazaratu dituzte. Horrez gain, enpleguaren defentsan sindikatuak abian jarriko dituen dinamiken berri ere eman dute. Ugartemendiak azaldu duenez, azken urtean 24.300 langile gutxiago daude alta emanda Gizarte Segurantzan Hego Euskal Herrian. […]

ELA eta LAB sindikatuak atzo, Confebask elkartearen Bilboko egoitzetara jo zuten. Bi sindikatu abertzaleek patronalaren borondatea neurtzeko garaia dela aldarrikatu zuten. Lan baldintzak duintzeko lanbidearteko akordiorako proposamena egin dio Confebaski. Horren inguruan berba egiteko Xabier Ugartemendia izan da gurean. Gaurkoan Gehiengo Sindikalaren izenean, ELAk eta LABek CONFEBASK patronalari lau akordio […]