ELA eta LAB sindikatuak atzo, Confebask elkartearen Bilboko egoitzetara jo zuten. Bi sindikatu abertzaleek patronalaren borondatea neurtzeko garaia dela aldarrikatu zuten. Lan baldintzak duintzeko lanbidearteko akordiorako proposamena egin dio Confebaski. Horren inguruan berba egiteko Xabier Ugartemendia izan da gurean. Gaurkoan Gehiengo Sindikalaren izenean, ELAk eta LABek CONFEBASK patronalari lau akordio zehatz proposatu dizkiogu lan-baldintza duinen alde. Euskal Herrian lan egitea ezin da prekarietate eta esplotazio basatian oinarritu, eta proposatutako lau akordio hauek esplotazio horrekin amaitzeko gutxieneko neurriak dira. 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea; gehienez 35 orduko eta gutxienez 20 orduko lan astea ezartzea, lanaldi partzialeko kontratuen erabilera mugatzeko asmoz, genero arrakala amaitzeko neurri eraginkorrak hartzea, eta azpikontratazioetan subrogazioa bermatzea.
Deskargatu hemen.