Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eta Xabier Ugartemendia Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko idazkariak enplegu suntsiketa eta prekarizazioaren arazoak plazaratu dituzte. Horrez gain, enpleguaren defentsan sindikatuak abian jarriko dituen dinamiken berri ere eman dute.
Ugartemendiak azaldu duenez, azken urtean 24.300 langile gutxiago daude alta emanda Gizarte Segurantzan Hego Euskal Herrian. Jaitsiera %2koa izan da. Gazteen artean ere egoera oso txarra da. 16 eta 29 urte arteko langileen artean, %7,3 jaitsi dira afiliazioak, eta dituzten kontratu gehienak aldi baterako kontratuak dira. Halaber, egun 53.000 langilek jarraitzen dute ERTE egoeran. Ugartemendiak adierazi duenez, egoera oso larria da eta erabaki politikoak beharrezkoak dira guztia konpontzeko.
Garbiñe Aranburuk adierazi du sektore pribatuan agerikoa dela COVIDaren krisiaren ondorioz enplegu asko suntsitu dela, eta zerbait berreskuratu den arren, oraindik ere milaka lanpostu daudela arriskuan. Gaineratu du, arazoa konpontzeko beharrezkoa dela patronalaren asmoa geratzea.
Deskargatu hemen.